Pacoren oroipenez.
Maitasunez Anari.
eta Peio, Mikel, Garazi, eta Jokini Ibarrekolandako etorkizunaren egileak direlako.
Ibarrekolanda izenak gure artean jarrai dezala nahi dut liburu honekin, ea auzoaren izena Ibarrekolanda dela barneratzen dugun, eta ez Sarriko edo San Ignazio.
Ikerketaren lana mugaezina da, baina nere nahia gustoko liburu bat egitea izan da, besterik ez. Liburutik, paper-sortetik eta elkarrizketetik lortu ditudan datuak, liburu honetan koherentziaz eta zintzotasunez aipatu nahi izan ditut. Hala ere zerbaitetan ados ez bazaudete, barkamena eskatzen dizuet nire asmoa beti egia bilatzea izan baita.
Beste aldetik, eskerrak eman behar dizkiet bere bitxikeriak, gogoetak etabar kontatu dizkidaten Ibarrekolandako baserrietan bizi izan direnei, baita ideiak, azalpenak, iritziak eman dizkidazuen nire ingurukoei eta, gehien bat Laura, Pedro, Inazio, Javi, Edu eta Ioni
Este libro es un reconocimiento al barrio de Ibarrekolanda y, en especial, a tod@s sus vecin@s, que son los que lo mantienen como tal, lo van haciendo diferente y le van dando su color y su calor.
